XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Domenixe edo Dominika dira, eta txipigarriak Ddomiñika, Miñika, Miñiku.

Guk Domenixe aukeratu dugu, forma zaharrena eta jatorrena dirudielako.

Geroago ikus zergaitik darabilgun Haritxabaleta Haritxabaleten ordez.

Sebastian, Zuberoa'n ez dela erabiltzen esaten digu Txomin Peillen'ek, nahiz eta Sebastian Epherre bat ezagutzen dugun.

Herrikoi ez delakoan aldatu egin dut, Miñiku ezarriz haren ordez, Xokot'eko zubiko biktima Dominique Etxegoihen izan baitzen.

Piarresen (Pierre Topet'en) anaitzakoa egiteko Mattin asmatu nuen eta izen hau lapurtarra dugu.

Zuberoa'n, Txomin Peillen'ek dionez, Marti edo (txipigarri bezala) Martti erabiltzen da.

Gaxuxa (Graciosa), Pierre Topet'en andregaitzakoari ezarri nion izena.

Ez da Zuberoa'n erabiltzen, Txomin Peillen'ek dionez, Graxiusa baizik.

Gaxuxa (Gracieuse), Lapurdi'ko pont-izena da, Lhande'ren hiztegian ikus daitekeenez.

Orain, izen hau Graxiusa edo Graxi Petiri'ren arrebatzakoak darama eta poetaren lehen amodioari Mayia edo Mayi Euskaraz, izen honen ahoskera hobeki aditzera emana legoke Maddia edo Maddi grafiaz, baiñan arrarua egiten zaigulako dd hori Mayi beti ykin irakurtzen ohituak baikaude eta askok asmatuko ez luketelako d bikoitza ongi irakurtzen, yrekin izkiriatzea erabaki dugu ezarri diogu, hezur-haragizkoa Mari Arrozpide baitzen.

Xalbat ere Zuberoa'n ez dela ezaguna esaten digu Txomin Peillen'ek, Xalbador baizik, eta horrela, Xalbador eta Xalba laburpena darabilzkigu Garazi'ren edo Xaxi'ren amorantearentzat.

Arrazoi berberagatik, Mateo kontrabandista Maties da orain; Yan Pier Etxahunia'ko morroia, Pieilla; Eñaut, Hegiaphalia'ko nagusi zaharra Beñat bihurtu dugu; Ana, Mayia'ren ama, Aña.